269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa Udal Planean, “Campoestellako bidearen eta Lizarrako bide zaharraren eskuineko bazterrean lurzoru urbanizaezinen kategorien berrikustea” izenekoan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak azaroaren 3an emandako 142E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa egituratzailea Leringo Udal Planean, “Campoestellako bidearen eta Lizarrako bide zaharraren eskuineko bazterrean lurzoru urbanizaezinen kategorien berrikustea” izenekoan, Javier Guembe Rodríguezek sustatua.

Aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lerinen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116455