269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GASKUE

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Gaskueko Kontzejuak, 2021eko azaroaren 13an, erabaki zuen enkante publikoaren bidez besterentzea herri-lurretako aprobetxamendu batzuk, zehazki larre eta belardi hauenak:

Orobat, onetsi zuen 2. baldintza-agiriaren edukia. Bertan ageri dira aipatu aprobetxamenduen ezaugarri teknikoak, eskaerak egiteko epe berriak, enkanteen funtzionamendua eta sesta emateko eskubidea, eta abar, eta iragarkiak argitaratu behar direla Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Kontratazio Atarian eta Kontzejuaren iragarki-taulan.

1. lotea:

Belardiak: 4. poligonoko 307. lurzatia, Apezalabaki alderdia, 10,37 hektareakoa (114,47 erregu), “belar-soroetarako” direnak.

Mendia: 4. poligonoko 307. eta 321. lurzatiak, Apezalabaki, Ozin eta Oletagain alderdiak, 146,02 hektareakoak (1.626,00 erregu), “basorako” direnak.

Hasierako prezioa: 2.400,00 euro urtean.

2. lotea:

Belardiak eta mendia: 4. poligonoko 269., 303. eta 101. lurzatiak, Mendilar alderdia, 5,23 hektareakoa (58,24 erregu) “larrerako” direnak, 7,67 hektareakoa (76,70 erregu) “zuhaixketarako” direnak eta 46,45 hektareakoa (517,26 erregu) “basorako” direnak.

Hasierako prezioa: 1.640,00 euro urtean.

Enkanteetan parte hartzeko proposamen ekonomikoak Gaskueko Kontzejuaren bulegoetan aurkeztu behar dira (San Esteban kalea 22, Gaskue. Telefonoa: 646396188), edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epean. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa.

Hori guztia aditzera ematen dizut, zeure proposamena aurkez dezazun, interesik baduzu.

Gaskuen (Odieta), 2021eko azaroaren 13an.–Alkatea, Eusebio Orrio Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L2116168