269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 69. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 18an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Melody Barandalla Martonek eta Oscar Aguirre Rodriguezek sustatua. Xedea da eraikin bat egitea 3. poligonoko 69. lurzatiaren atzeko aldean, beheko solairuan.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116564