269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdian

2021eko azaroaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko.

Deialdian zenbait akats antzeman dira. Alkatetzak gaur emandako ebazpen baten bidez, akatsak zuzendu eta zuzenketak argitaratzen dira. Akatsen zerrenda:

–2. oinarrian, honako hau dioen tokian “Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa izatea”, honako hau esan behar du “Eskola Graduatuaren titulua izatea”.

–5. oinarrian, honako hau dioen tokian “B1 mota”, honako hau esan behar du “B mota”.

–9.2.a oinarrian, honako hau dioen tokian “zerbitzu anitzetako ofiziala”, honako hau esan behar du “zerbitzu anitzetako enplegatua”.

–9.3 oinarrian, honako hau dioen tokian “ezin izanen da izendatu funtzionario”, honako hau esan behar du “ezin izanen da izendatu administrazio-kontratudun”.

–Gai-zerrendan, 9. gaian, honako hau dioen tokian “2021-06-02”, honako hau esan behar du “2011-06-02”.

Iragarki hau gaur argitaratzen da Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Beraz, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea luzatzen da. Luzapena hogeita hamar egun naturalekoa da, iragarki hau Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116197