269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu huts bat. Izendapena

2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an, argitaratu zen deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzukoa. Bada, lekualdatze-lehiaketa bukaturik eta ikusirik 2021eko urriaren 28an kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorritako merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitza, jarraikiz deialdiaren 8.1 oinarrian xedatzen denari, alkate honek, azaroaren 11ko 453/2021 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Adjudikatzea zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu hutsa, plantilla organikoan 18 zenbakikoa, eta Cortesko Udaleko zerbitzu osagarrietako lanposturako funtzionario izendatzea Armando Torres Huerta, berak lortu baitu puntuazio altuena Cortesko Udaleko zerbitzu osagarrietako lanpostuaren lekualdatze-lehiaketan. Horretarako deialdia argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an.

Bigarrena.–Interesdunak, deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoarekin bat, 10 egun naturaleko epea izanen du, izendapenaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko. Jabetza adierazitako epean hartzen ez badu, lehiaketako jardunetik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraz dakiola agintzea, aurreko apartatuan adierazitako ondorioekin, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Cortesko Udalaren gardentasun atarian ere, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e8b073ac-092a-4345-9bf1-839024447bf8/.

Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2116120