269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Medikuntza Pertsonalizatuaren nazioarteko PerMed deialdian parte hartzeko epea irekitzea. Nazioarteko lankidetzako Medikuntza Pertsonalizatuko I+G proiektuak finantzatzeko PerMed 2022 programa.

Medikuntza Pertsonalizatuko PerMed programa europarraren 2022. urteko deialdian parte hartzeko epeak ireki direla iragartzen da. “Medikuntza Pertsonalizatuari” buruzko nazioarteko lankidetzako I+G proiektuak aurkezten ahalko dira. Nafarroako enpresen, ospitaleen, unibertsitateen eta ikerketa-erakundeen eta interesa duten beste eragile batzuen artean (pazienteen elkarteak, agentzia arautzaileak, etab.) egiteko izanen dira.

https://erapermed.isciii.es/wp-content/uploads/2021/11/1_ERA-PerMed_2022_pre-announcement-finalV4.pdf.

Helburua:

Hona PerMed programaren helburu orokorrak: I) ikerketa traslazionalaren proiektuak babestea medikuntza pertsonalizatuaren arloan; II) medikuntza pertsonalizatua ezartzeko diziplinarteko lankidetzak sustatzea eta ahalbidetzea, horretarako ikerketa aurreklinikoa edo klinikoa bioinformatika osagaiekin konbinatuz, eta horrekin batera ELSA (alderdi etikoak, legalak eta sozialak) ikertzea edo ezartzeko ikerketa egitea, osasunaren ekonomia barne hartuta; III) lankidetza sustatzea honako hauen artean: mundu akademikoa (unibertsitateetako ikerketa taldeak, goi-mailako hezkuntza erakundeak, ikerketarako erakunde publikoak, ikerketa zentroak), ikerketa klinikoa/osasun publikoko ikerketa (ospitaleetako/osasun publikoko ikerketa-taldeak, osasun inguruneak eta beste osasun erakunde batzuk), bazkide pribatuak, adibidez, ETEak (enpresa txiki eta ertainak), eta, arduradun politikoak, agentzia arautzaileak eta pazienteen erakundeak.

Hautagai izateko, proiektuak baldintza hauek bete behar ditu:

–Proiektu transnazionalak bakarrik finantzatuko dira.

–Proposamen bat aurkezten duen partzuergo bakoitzak gutxienez ere hiru bazkide hautagarri izan beharko ditu, hiru herrialde desberdinetatik jasotzeko finantzaketa. Herrialde horietako finantzatzaileek deialdian parte hartu behar dute.

–Nahitaez bete beharreko baldintza da partaideetako bat gutxienez partzuergo bateko karrera goiztiarreko ikertzailea izatea.

–Legezko hiru entitateek elkarren artean independenteak izan behar dute.

Eskaeren aurkezpena:

PERMED deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehenbiziko fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Lehen fasean, eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 1ean hasiko da, eta 2022ko otsailaren 17an bukatuko da.

Aurre-proposamenak ebaluatuta, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik igarotzen ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2022ko ekainaren 14an bukatuko da.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke: https://erapermed.isciii.es/joint-calls/.

Finantzaketa:

Espainiak parte hartzen du hauen bidez: Carlos III Osasun Institutua (ISCIII), Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC-FC), Kataluniako Generalitatea (DS-CAT) eta Nafarroako Gobernua.

Nafarroako Gobernuak milioi bat eurorekin parte hartzen du deialdian, eta horren bidez nabarmendu nahi du baliabideak metatzearen aldeko apustua egiten duela eskualdeko ekonomia gehien bultzatzen ahal duten garapen-alorretan; izan ere, medikuntza pertsonalizatua lehentasunezko alorra dela identifikatu du.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

ERA PerMed-ek informazio irekiko egun bat antolatuko du 2021eko abenduaren 9an, ikerketa-komunitateari 2022ko nazioz gaindiko deialdi bateratua aurkezteko. Informazioa: https://erapermed.isciii.es/announcement-jtc-2022/.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia. S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea 1-4. solairua.

fomento.innovacion@navarra.es

Tel.: 848 427873.

Iruñean, 2021eko azaroaren 19an.–S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria, Unai Garbisu de Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2116556