1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
228/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, epea luzatu eta 100.000 euro gehitzen dizkiona familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2021. urteko deialdian baimendutako gastuari.
Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako.
Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 5eko 43/2021 Foru Aginduaren bidez, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onetsi zen, familia ugarietan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta 200.000 euroko gastua onetsi zen 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.
Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta 600 espedientea gelditu dira ebazteke.
Foru aginduaren bosgarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 100.000 euroan gehienez ere, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.
Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordetzaren txostena.
Horrenbestez, erabiliz Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. 2021eko abenduaren 1era arte luzatzea familia ugarietan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak eskatzeko epea, 2020ko urriaren 15etik 2021eko urriaren 15era bitarte egindako gastuetarako.
2. 100.000 euro gehitzea familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2021. urteko deialdian baimendutako gastuari, 2021eko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.
3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2021eko azaroaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2116552