269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

227/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 80.000 euroan handitzen baita familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko 2021. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua eta epea luzatzen baita.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, 2020tik 2023ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko laguntza ekonomiko batzuk emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 15eko 41/2021 Foru Aginduaren bidez, laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onetsi zen 2021. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko eta 225.000 euroko gastua baimendu zen 2021eko gastuen aurrekontuko “Supertu plana. Kontziliazioa laguntzeko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastuaren zenbatekoa 110.000 euroan handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta zenbait espediente gelditu dira ebazteke. Gaur egun, aurreikusitako gastua 80.000 eurokoa da eta 90 espedienteren balorazioari dagokio. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, erabiliz Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak.

AGINTZEN DUT:

1. 2021eko abenduaren 1era arte luzatzea familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko 2021. urterako laguntza ekonomikoetarako eskaerak aurkezteko epea.

2. 80.000 euroan handitzea familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko 2021. urterako laguntza ekonomikoak emateko deialdian baimendutako gastua; gastu hori 2021eko gastuen aurrekontuko “Supertu plana. Kontziliazioa laguntzeko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura izanen da.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2116551