269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

147/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, organo horrek berak emandako azaroaren 15eko 144/2021 Foru Aginduan atzemandako akatsak zuzentzen dituena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 15eko 144/2021 Foru Aginduaren bidez, María del Puy Eseverri Iroiz andrea Protokolo Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzukoa da.

Ikusirik foru agindu horretan akats bat egin zela, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 15eko 144/2021 Foru Aginduan atzemandako akatsak zuzentzea. Foru agindu horren bidez María del Puy Eseverri Iroiz andrea Protokolo Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzukoa da.

Honako hau dioen tokian:

“... María del Puy Eseverri Iroiz andrea, ...”

Honako hau behar du:

“... María del Puy Eseverri Iroz andrea, ...”.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzura, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 16an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116194