268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kontsumorako bonuena COVID-19aren krisiak kaltetutako Tafallako saltoki eta zerbitzuetan. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 595009.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/595009).

Bonuen bidezko erosketak eta/edo zerbitzuak jasotzeko deialdi honetan parte har dezakete Tafallan garatutako merkataritza eta zerbitzu jardueren titularrek, baldin eta jarduera udal-mugartean jendearentzat irekita dagoen lokal batean egiten bada eta haien ondasunak edo zerbitzuak zuzenean Tafallako herritarrentzat badira, alarma-egoera deklaratu zen egunean (2020ko martxoaren 14a) Tafallako Ekonomia-jardueraren Zergan alta emanda bazeuden eta baldintza batzuk betetzen badituzte.

Xedea: Tafallako udalerriko tokiko merkataritza eta zerbitzua suspertzea, dinamizatzea eta sustatzea, eta COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma-egoerak tokiko merkataritzari eta zerbitzuari eragin dizkien kalte ekonomikoak murriztea.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

Zenbatekoa: 40.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 17an bukatuko da, 14:00etan.

Tafallan, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2116134