267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Epatzea 21-01942 gora jotzeko errekurtsoan, 2021eko plantilla organikoaren eta haren aldaketaren, eta lan publikoaren eskaintzaren behin betiko onespenari buruz

María Rosario Gómara Ochoak 21-01942 gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Murchanteko Udaleko osoko bilkurak hartutako erabaki batzuen aurka (2021eko uztailaren 27ko eta 2021eko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratuak) 2021eko plantilla organikoaren eta haren aldaketaren, eta lan publikoaren eskaintzaren behin betiko onespenari buruz. Horregatik, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2021eko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116389