267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, familia-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Vianako Udaleko familia-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 29koa), kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du Soraya Angulo Marzo izendatzeko, bera baita deialdia gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29koan.

Vianan, 2021eko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2116402