267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoarekin. Izendapena

Azkoiengo Udalaren zerbitzura oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoarekin aritzeko zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko deialdiaren proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2021eko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an), Azkoiengo Udalak, 2021eko azaroaren 18an emandako ebazpenaren bidez, erabaki du Íñigo Flamarique Álvarez de Eulate izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2021eko azaroaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2116380