267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, gerokultore-zaintzailearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratazioaren bidez, Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan

Oharturik akatsa egin dela iragarki batean, hain zuzen 2021eko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitaratutakoan, akatsa zuzentzen da eta eranskin hau argitaratzeko agintzen.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Hirugarren adina. Ezaugarriak, eta gorputzean, adimenean eta gizartean ekartzen dituen arazoak.

2. gaia.–Errespetua, duintasuna eta alderdi etikoak adinekoen arretan.

3. gaia.–Esku-hartzea, mendekotasuna duten pertsonen eta haien ingurunearen arretan. Diziplinarteko lantaldea. Arreta soziosanitarioko profesionala. Zaintzaileen eginkizunak, gaitasuna eta erantzukizuna.

4. gaia.–Higiene eta elikadura arretan esku-hartzea, erakunde soziosanitarioen esparruan. Mendekotasuna duten pertsonen eta haien ingurunearen higienea eta garbiketa egitea. Elikagaiak ematea eta iraizkinak biltzea.

5. gaia.–Arreta soziosanitarioan esku-hartzea, erakundeen esparruan. Mendekotasuna duten pertsonen behar bereziak ezagutzea. Mendekotasuna duten pertsonendako osasun-arretan parte hartzea esparru soziosanitarioan. Erabiltzaileak mugitzen, lekuz aldatzen eta ibiltzen laguntzea.

6. gaia.–Mendekotasuna duten pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea erakunde soziosanitarioetan. Jarduera fisikoa, aisialdia eta terapia okupazionala eguneko zentroetan. Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera garrantzitsuak. Zaintzailearen parte-hartzea.

7. gaia.–Adinekoen zentroetako langileen ezaugarriak: autoestimua, konfidentzialtasuna, komunikazioa, trebetasun sozialak eta talde-lana.

8. gaia.–Garbiketa. Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak.

9. gaia.–Pertsonengan zentratutako arreta integralaren eredua. Zaintzaileen arreta, eredu horren arabera. Ereduaren printzipio gidariak.

10. gaia.–Mendekotasun egoeran dauden adinekoendako banakako arreta plana (Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuaren Gida). Arreta integralaren garrantzia. Diziplinarteko lantaldea. Erreferentziako profesionala. Antolamendua pertsonen zerbitzura. Banakako arreta planaren helburuak.

Oibarren, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2116490