267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

264/2021 EBAZPENA, urriaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena, zeinaren bidez Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpena aldatzen baita, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezarri zuena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezarri zen, azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren 4.2.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako. Errege Dekretu horrek ezartzen ditu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan beren eginkizunak betetzen dituzten maisu-maistren kidegoaren irakaskuntzako espezialitateak, errege dekretu horren eranskinean adierazten diren titulazioak izan edo betekizunak betetzen dituztelako.

Aipaturiko errege dekretu horren 4.2.c) artikuluan, espezialitateak eskuratzeari buruzkoan, xedatzen da maisu-maistren kidegoko funtzionarioek Lehen Hezkuntzako espezialitatea eskuratu ahal izanen dutela, errege dekretua indarrean sartzen denetik hasita, hiru urtez eta ordutegiaren %30 baino gehiagoan Lehen Hezkuntzako espezialitatearen berezko arloak irakatsi badituzte, errege dekretu horren 3. artikuluko 3. eta 5. apartatuetan deskribatzen diren kasuetan.

Beraz, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren bidez onetsitako prozeduran sartu behar da Lehen Hezkuntzako espezialitatea eskuratzea espezialitatearen berezko arloak emateagatik.

Ebazpen hau unibertsitatez kanpoko irakasleen Mahai Sektorialeko sindikatuekin kontsultatu da eta akordioa lortu da.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren lehen oinarria aldatzea. Honela geldituko da:

“Lehen oinarria.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Espezialitate berriak eskatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

–Organikoki eta funtzionalki Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izatea.

–Edozein egoera administratibotan egotea.

–Ebazpen honen I. eranskinean jasotako titulazioetako bat izatea edo betekizunak betetzea, edo bestela, azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretua indarrean sartu zenetik hasita, hiru urtez Lehen Hezkuntzako espezialitateko arloak irakasten aritu izana bere ordutegiaren %30 baino gehiagoan, aipatutako errege dekretuaren 3. artikuluaren 3. eta 5. apartatuetan deskribatutako kasuetan.”

2. Abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren bigarren oinarria aldatzea, azken paragrafoa baino lehen honako hau erantsiz:

“Azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretua indarrean sartu zenetik hiru urtez eta beren ordutegiaren %30 baino gehiagoan Lehen Hezkuntzako espezialitateko berezko arloak irakasten aritzeagatik –errege dekretu horren 3. artikuluaren 3. eta 5. apartatuetan deskribatzen diren kasuetan– Lehen Hezkuntzako espezialitateko berezko arloak irakasten aritzeagatik Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu nahi duten funtzionarioek II. eranskineko eskaera-orria eta III. eranskineko txostena aurkeztu beharko dituzte, irakaskuntza eman duten ikastetxe edo zentroetan behar bezala beteta, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emanik”.

3. Abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren hirugarren oinarriaren lehenbiziko paragrafoa aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

“Eskatzaileek espezialitate berriak eskuratzeko aurkezten dituzten eskaerak aztertu eta ebaluatzeko batzorde bat eratuko da; honako hauek osatuko dute batzordea: (...)”

4. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea.

5. III. Eranskina gehitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenari.

6. Ebazpen hau eta II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau eta II. eta III. eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Informazio eta Dokumentazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Deskargatu II. eta III. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2115935