267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aldaketa, Batzarreko ordenantzen 24. artikuluan, otsaileko bilkurak egiteko lekuari dagokionez. Behin betiko onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 22ko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espedientea, hasiera batez onesteko aldaketa bertako ordenantzen 24. artikuluan, otsaileko bilkurak egiteko lekuari dagokionez.

Espedientea jendaurrean eduki da hogeita hamar egunean, iragarkia 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 12an, eta ezarritako epean inork ez du alegaziorik eta/edo iradokizunik aurkeztu.

Kontuan hartuta espedienteak indarrean dagoen legerian eta ordenantzetan ezarritako izapidetzeari jarraitu diola, Lokiz Mendiko Batzarrak, 2021eko irailaren 15ean egindako ohiko bilkuran, bertaratutako 20 pertsonen artean aldeko 17 botorekin, legezko kopuruaren gehiengo absolutua baita,

ERABAKITZEN DU:

Lenbizikoa–Behin betiko onestea Lokiz Mendiko ordenantzen 24. artikuluaren 2. paragrafoaren aldaketa; honelaxe geldituko da: “Otsaileko bilkura txandaka eginen da urtero, Mendia osatzen duten herri partzuerrak diren bost ibarretako batean. Hura non egin eta antolatuko den, ibar edo barruti bakoitzeko herri partzuerretako batzarkideek zehaztuko eta prestatuko dute. Iraileko batzarrean erabakiko da zein ibarrek prestatuko duen lekua.”

Bigarrena.–Igortzea egindako aldaketaren testu osoa herri partzuerretako buruei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin eta indarrean sar dadin. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua bete beharrez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluari dagokionez.

Hirugarrena.–2022ko otsaileko batzarra Ega Ibarrean eginen da. Beraz, bertako batzarkideei dagokie hura egiteko lekua prestatzea.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, eta bidezko diren errekurtsoen berri ematea.

Lokiz Mendian, 2021eko azaroaren 9an.–Burua, Jose Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2115969