266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen legezko gehiengoa zuela:

Hasiera batez onestea tasen zenbatekoen aldaketa 2022rako, Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez.

Aldaketa horrekin tasak ehuneko hogei igoko dira; xedea da tasa bidez etortzen diren diru-sarrerek bat egitea zenbait urteren buruan zerbitzuaren kostu errealarekin.

Espedientea bizilagunen eta bidezko interesdunen eskura dago Burgiko Udalaren Idazkaritzan, bertan baitago Ezka-Zaraitzuko Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatearen egoitza, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Burgin, 2021eko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2115869