266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2021eko azaroaren 11n, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.mssbzonaallo.es. Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Ebazpen hau udal alor guztiei jakinaraztea, eta Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Bosgarrena.–Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.”

Allon, 2021eko azaroaren 11n.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2116014