266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

21-01992 gora jotzeko errekurtsoa, Zumadia HLHIPko garraiorik gabeko ikasleendako laguntzei buruzkoa

21-01992 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jaso da, Deierriko Udaleko zinegotzi Fernando Garayalde Garciak aurkeztua Nafarroako Administrazio Auzitegian, Deierriko Udalaren Osoko Bilkurak 2021eko abuztuaren 18an hartutako erabakiaren aurka; erabaki hori Zumadia HLHIPko garraiorik gabeko ikasleendako laguntzei buruzkoa da.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2115759