266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022ko karga-tasak

Ultzamako Udalak, 2021eko irailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, finkatu zituen udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2022. urteko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzen aldaketak behin betiko onetsi eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.-1-c) artikuluan xedatuari jarraikiz. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, behin betiko onetsitako testua argitaratzen da.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2022ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Zergak

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,21.

Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3,5.

Ekonomia-jarduerak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntza:

a) Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean, sortzealdiaren arabera kalkulatuak:

0,63: 20 urte edo hortik gora.

0,56: 19 urte.

0,43: 18 urte.

0,29: 17 urte.

0,16: 16 urte.

0,06: 5 urtetik 15 urtera bitarte.

0,20: 4 urte.

0,28: 3 urte.

0,18: 2 urte.

0,09: urtebete edo hortik behera.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %13koa, alegia.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,12.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,60.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: 1,20.

Tasak eta prezio publikoak

1.–ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1. Agiriak.

a) Kopiak, fotokopiak eta eskanerrak, edozein udal agirirenak.

–DIN A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,35 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako folio bakoitzeko, koloreetan: 0,50 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

–DIN A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea.

–Konpultsa bakoitza: 1,20 euro.

–2 eta 20 arteko konpultsa, bakoitza: 0,65 euro.

–21 konpultsa baino gehiago, bakoitza: 0,55 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Plastifikatzea.

–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 0,55 euro.

e) Koadernatzea.

–DIN A-4ko tamainako folio bakoitza: 10,00 euro.

2. Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,10 euro.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15,00 euro.

3. Arma txartelak izapidetzea.

–Arma-txartel 1: 5,20 euro.

4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5. Ahalordeak askiestea.

–Askiespen bakoitza: 6,25 euro.

6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

7. Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11,00 euro.

8. Hartze-agiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): jasanaraziko da banku entitateak Udalari kobratutako gastua. Datu hori ezagutzen ez bada edo bakantzea ezinezkoa bada, 1,5 euro kobratuko dira helbideratutako hartze-agiri bakoitzeko.

2.–ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Lehen epigrafea.

Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena.

Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624,00 euro.

Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208,00 euro.

Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200,00 euro.

Jardueraren aldaketa ez-funtsezkoaren baimena: 100,00 euro.

Bigarren epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

Irekitzeko lizentzia bakoitza. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da, 250,00 euro gutxienez eta 720,00 euro gehienez.

Espedienteak tramitatzeagatik eta, behar bada, aurreko apartatuetan jaso gabeko baimenak emateagatik: 100,00 euro.

Hirugarren epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera handitzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da, 260,00 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez.

B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260,00 euro.

C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordainduko da, 260,00 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260,00 euro ordainduko baitira.

Laugarren epigrafea.

Aurretik aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:

–Erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura jarraitzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa prozedura normalean ezarritakoaren %75 izanen da.

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa interesdunen kargura izanen da, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada.

–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab. azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

3.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

–3. epigrafe honetako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da, berariaz kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik.

–Tasaren zenbatekoan ez da sartzen instalazio bakoitzerako argiaren edo beste baldintza batzuen kostua, hori aparte kobratuko baita.

–Tarifa merkatzeko, desgaitasuna Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

–Beherapenei dagokienez, familia-unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udalean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua, bizikidetza agiria antzinatasuna adierazten duena). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia-unitateko gainerako kideei.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.

1.–Urteko abonamendua igerilekua-pilotalekua-kiroldegia erabiltzeagatik.

Erroldatuak: 75,00 euro urtean.

Erroldatu gabeak: 80 euro urtean.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.

a) 1.–Denboraldiko abonamendua (erroldatuak).

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 34,00 euro.
  • Helduak: 50,00 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak: 23,00 euro.

a) 2.–Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak).

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 43,00 euro.
  • Helduak: 65,00 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak: 33,00 euro.

Deskontuak.

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

–Era berean, deskontu horiek aplikatzen ahalko zaizkie Ultzamako udal igerilekuetako kirol-instalazioen urteko abonamendua daukaten bazkideei.

b) 1.–Eguneko sarrerak (erroldatuak).

  • 4 urte artekoak, hori barne: dohainik.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).
  • Arrunta: 5,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3,50 euro.

Helduak.

  • Arrunta: 8,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,50 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

Arrunta: 5,50 euro.

Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3,50 euro.

b) 2.–Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak).

  • 4 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).
  • Arrunta: 7,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,50 euro.

Helduak:

  • Arrunta: 10,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 6,50 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.
  • Arrunta: 7,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4,50 euro.

3.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak:

Udalak zehaztu eta onetsiko ditu, zerbitzua emateak dakartzan benetako kostuak ezagutzen direnean.

Erroldatu gabeak:

Udalak zehaztu eta onetsiko ditu, zerbitzua emateak dakartzan benetako kostuak ezagutzen direnean.

–Igeriketa ikastaroetan igerilekuetako denboraldiko abonamendua dutenek baizik ezin dute izena eman edo kirol-instalazioetako bazkideek edo abonatu edo bazkide horien seme-alabek, 4 urte baino gutxiago badituzte.

4.–Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.–Pilotalekua.

Argiztapena (kostu bera erabiltzaile guztiendako): ordubete, 4,00 euro. Txanponekin dabil.

Berokuntza: erabiltzaileek nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Udalari, behar besteko aurrerapenarekin. Zerbitzu horren kostua 48,00 eurokoa izanen da orduko, eta 2. ordutik aurrera 45,00 euro orduko.

a) Abonatuak.

Kantxa erabiltzea: 0,00 euro.

b) Abonatu gabeak.

Kantxa erabiltzea, ordubete: 12,00 euro.

c) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak.

Kantxa erabiltzea: ordubete: 16,50 euro.

Oharra: 6 lagunetik gora, taldetzat hartuko da.

d) Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak.

–Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 100,00 euro.

–Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 50,00 euro.

e) Ostatu-gauak.

–20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.

–20 lagunetik gorako taldeak: 150,00 euro/gaua.

Ongintza arloko elkarteak edo irabazi-asmorik gabekoak, udal interesekotzat jotzen direnak: 0,00 euro/gaua (egiaztatu egin beharko da).

6.–Kiroldegia, taldeentzat.

–Abonatuak: instalazio guztietan abonatuta dauden gutxienez 4 pertsonak eskatzen badute: 0,00 euro.

–Alokairua, ordubete: 30,00 euro.

–Argiztapena: ordubete: 5,50 euro.

50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

–Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

–Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

–Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.–Udal karpa alokatzeagatik.

–740,00 euro (gehi dagokion BEZa), karparen %100 alokatzeagatik (karpa osoa).

–670,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 3/4 alokatzeagatik.

–600,00 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 1/2 alokatzeagatik.

Ohar orokorrak:

Entitate errentariak gutxienez ere lau lagunen ekarpena egin beharko du, bere kargura, karpa muntatu eta desmuntatzeko.

Karpa itzultzeko epea betetzen ez denean entitate errentariak behar adina langile ez ekartzeagatik hura kentzeko, 500,00 euroko tasa osagarria kobratuko da, udal bitartekoak erabili behar izateagatik.

Udalari karpa lagatzeko eskatzen zaionean, zehatz-mehatz adieraziko da zer egunetan erabiliko den.

Erabiltzeko eskaerak Udalean aurkeztuko dira, gutxienez ere erabili baino astebete lehenago; bestela, 30,00 euroko zigorra aplikatuko da eguneko.

4.–ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina

A) Pisaldi bakoitza.

–0 eta 10 tona arte: 1,00 euro.

–10 eta 20 tona arte: 1,50 euro.

–20 tonatik gora: 2,00 euro.

B) Urteko giltza (ibutton) erostea.

–Giltza 1 eta 4 giltza artean, bakoitza: 180,00 euro.

–5 giltzatik gora, bakoitzeko: 36,00 euro.

C) Giltzaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 36,00 euro.

–4. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da.

5.–ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1.–Partzelazio-lizentziak. Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,4 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe partzelazioa azkenik gauzatzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.2.–Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak. Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.3.–Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako. Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: %0,50 eta gutxienez 30,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik. Eraikinak lehenengoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik: 208,00 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.5.–Eraikinen edo instalazioen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak. Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da kontuan hartu gabe interesdunak eskatutako erabileraren aldaketa gauzatzen duen ala ez.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

Ohar orokorra: Aipatu zenbatekoak, era berean, kobratuko dira erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura jarraitzen den kasuetan.

II. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52,00 euro.

–Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

III. epigrafea.

Hirigintzako Udal Plana eta Plan Partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100,00 euro.

Xehetasun-azterketen espedienteak, hirigintza hitzarmenak, birzatiketa proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80,00 euro.

Katastroan aldaketa egiteko espedienteak izapidetzeagatik: 50,00 euro. Gainera, tramitazio hori katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo egiten denean, interesdunaren/eskatzailearen kontura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak uko egiten dion.

–Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

6.–ARAU FISKALA, “LARRAINTZARKO BENTA” GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Arau orokorrak

1. multzoa: Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparrutik kanpoko sindikatuek, elkarteek, erakundeek edo taldeek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

2. multzoa: Enpresa pribatuek edo antzekoek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

3. multzoa: Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruko herritarrek beren izenean antolatutako ekitaldiak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen bazaie eta/edo irabazi asmorik bada.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak:

a) Kultur, kirol edo bestelako jarduerak, bilerak edo ikastaroak, gizarte-etxea kudeatzen duten udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek eta udal horien barreneko kontzejuek antolatuak.

b) Gizarte-etxea kudeatzen duten udal eremu edo mugarteetan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.

c) Aralar Musika Eskola.

d) Gizarte-etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunendako ikastaroak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen ez bazaie eta/edo irabazi-asmorik ez bada.

e) Cederna Garalur elkartea.

f) Gizarte-etxea kudeatzen duten udal eremu edo mugarteetako bizilagunek antolatutako bilerak edo jarduerak, baldin eta irabazi-asmorik ez bada edo kobratzen ez bada.

Tarifen eranskina

A) Ekitaldi aretoa.

–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.

  • 1.) taldea: 70,00 euro.
  • 2.) taldea: 100,00 euro.
  • 3.) taldea:
  • 15,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 25,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1.) taldea: 15,00 euro orduko.
  • 2.) taldea: 25,00 euro orduko.
  • 3.) taldea: 5,00 euro orduko.

B) Aretoak.

–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.

  • 1.) taldea: 15,00 euro.
  • 2.) taldea: 30,00 euro.
  • 3.) taldea:
  • 10,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 15,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1.) taldea: 3,00 euro orduko.
  • 2.) taldea: 7,00 euro orduko.
  • 3.) taldea: 3,00 euro orduko.

C) Ikus-entzunezko materiala (musika-ekipamendua, proiektagailua, ordenagailua, mikrofonoa, pantaila).

Erabilitako elementu bakoitzeko, 24 ordurako: 10,00 euro.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak: gizarte-etxea kudeatzen duten udalak edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateak eta udal horien barreneko kontzejuak.

Irizpide berekin, tarifa hauek guztiak aplikatuko dira era berean, gainerako udal eraikinetan dauden beste areto edo toki batzuk alokatzen direnean.

6. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da.

7.–ULTZAMAKO UDALAREN JABETZAKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUEI BURUZKO ORDENANTZAK

Etxerako egurraren aprobetxamendua.

Egur epaitza bakoitzagatik, “jaso gabe” modalitatean: 50,00 euro.

Egur epaitza bakoitzagatik, “banaturik” modalitatean: 48,00 euro/tona.

Udalak urtero zehaztuko ditu, bando bidez, etxerako egurraren aprobetxamendu modalitateak urte horretarako.

Herri-larreetan bazkatzeagatik azienda mota bakoitzak ordaindu beharreko kanona (ordenantzaren 20. artikulua) honako parametro hauen arabera ezarriko da:

1. multzoa: Goiko larreak edo irekiak.

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 8,00 euro urtean.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 1,00 euro urtean.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
  • Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.

2. multzoa: Hegoaldeko larreak edo itxiak.

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 12,00 euro urtean.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 2,00 euro urtean.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 4,00 euro urtean.
  • Erlauntz bakoitzeko: 0,50 euro urtean.

7. epigrafe honetan adierazitako prezio eta tarifen zenbatekoan Balio Erantsiaren Zerga sartzen da, aplikatzekoa den araudi fiskalaren arabera nahitaezkoa den kasuetan.

UDAL ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ZAKURRAK ETA BESTELAKOAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA

Arriskutsua izan daitekeen animalia edukitzeko lizentzia lortzeko beharrezko dokumentazioa tramitatzeagatik: 12,00 euro.

Lehen zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Iragarkiaren kodea: L2115983