266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskalak, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga-hobariak eta Lurraren kontribuzioaren zerga-hobariak arautzen dituztenak; aldaketa, Udalaren lokalen erabilera lagatzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga-hobariak eta Lurraren kontribuzioaren zerga-hobariak arautzen dituzten ordenantza fiskalak, eta aldaketa, Udalaren lokalen erabilera lagatzea arautzen duen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskal honetako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2116175