266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2022rako lan-egutegia

Odietako Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, larunbata: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, osteguna: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Urtarrilaren 17a, astelehena: San Anton (herrian jai).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, astelehena: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, asteartea: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 26a, astelehena: Eguberri bigarrena.

–Era berean, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 5:30 ordu iraunen du, 09:00etatik 14:30era bitarte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00 arte izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2022rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2115977