266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (lege horren testu indardunaren arabera).

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Erripan (Odieta), 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2115976