266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an, 3/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2021 aurrekontu-aldaketa

GASTUAK: 220.500,00 euro.

–Kreditu-gehigarria.

Zentro zibikoko obren kreditua amortizatzea: 154.500,00 euro.

Katu-koloniak: 3.000,00 euro.

Lantaldearen ordainsariak: 57.000,00 euro.

Makineria eta lanabesak erostea: 6.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 220.500,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 220.500,00 euro.

Lerinen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2116046