266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalaren artxibo historikoaren barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako Udalaren artxibo historikoaren barne araubidearen erregelamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Lizarran, 2021eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2115986