266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Bigarren aldaketa 15. ordenantza fiskalean, alegia, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hobariaren aplikazioa I.1. epigrafean (Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak). Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bigarren aldaketa egitea 15. ordenantza fiskalean, alegia, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan, honako honi dagokionez: %40ko hobaria salbuespenez aplikatzea 2021ean, mahai, aulki eta mahai hankabakarrekin bide publikoa okupatzeagatiko tasei. Aldaketa horrek ondorioak izanen ditu bakar-bakarrik ordenantzaren I.1 eranskinean jasotakoaren gainean (Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak).

Aldaketa laugarren xedapen iragankor baten bidez izapidetzen da, non ezartzen baita hobariak 2021. urte osoan izanen duela eragina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa betiko onetsirik geldituko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lizarran, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2115929