266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2021eko 18., 19. eta 20. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 18., 19. eta 20. aldaketak egitea Udal honek 2021eko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko aldia bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2115924