266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

16/2021, 17/2021, 18/2021 eta 19/2021 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 16/2021, 17/2021, 18/2021 eta 19/2021 aldaketak hasiera batean onesten duen erabakia 2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

16/2021 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

Gastuen VI. kapitulua: 20.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarreren VIII. kapitulua: 20.000,00 euro.

17/2021 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

Gastuen VI. kapitulua: 17.545,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarreren VIII. kapitulua: 17.545,00 euro.

18/2021 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

Gastuen VII. kapitulua: 1.840,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarreren VIII. kapitulua: 1.840,00 euro.

19/2021 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

Gastuen IV. Kapitulua: 12.500,00 euro.

Finantzaketa:

Gastuen IV. kapitulua: 12.500,00 euro.

Burlatan, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116126