266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza fiskalen eta udal erregelamendu organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalbatzak, 2020ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriko kontzesioen tasak arautzen dituen udal ordenantza eta udal honen erregelamendu organikoa (iragarkia 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aldaketa horiek, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez.

Beriainen, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ORDENANTZA, UDAL HILERRIKO KONTZESIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. artikulua ezabatu da; bertan aipatzen dira udal-mugartetik kanpo bizi diren pertsonen ehorzketa eskubideak.

Beste artikulu bat gehitu da; hona haren testua:

“5. artikulua. Ehorzketa eginen da –lurrean, nitxoan edo kolunbarioan– ezarritako ordena errespetatuz, goitik beherantz, aurrekoaren ondotik, tarterik utzi gabe. Xedapen honetatik salbuetsita daude lehendik dauden tarteetan egiten diren ehorzketak”.

BERIAINGO UDALAREN ERREGELAMENDU ORGANIKOA

Erregelamenduaren 9. artikuluko bigarren paragrafoa aldatu da. Honela dioen tokian: “epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunerako egingo da deialdia, besterik gabe”, honela behar du: “epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunerako egingo da deialdia, besterik gabe”.

Iragarkiaren kodea: L2115915