266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2022. ekitaldiko zerga-tasak

Berako Udalak, 2021eko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:

“1.–Zerga-tasa hauek onestea 2022rako:

–Lurraldeko kontribuzioa, %0,248.

–Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga, %18,58. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, %5ean mantendu.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 1,3755 indizea aplikatu.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beran, 2021eko azaroaren 11n.–Alkateordea, J. Esteban Aguirre Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2116018