266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2022. ekitaldirako. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2021eko azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2022. ekitaldirako, espedientean ageri den edukiarekin (%2ko igoera):

–Bide publikoko lurpearen, hegalkinaren eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.

–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

–Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak.

–Jarduera zein irekitze baimenengatiko tasak.

–Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasak.

–Musika Eskolako prezio publikoen tarifak, 2021-2022ko ikasturtea.

–Saneamendu eta ur-hornidurarengatiko tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko aldian. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2021eko azaroaren 11n.–Alkateordea, J. Esteban Aguirre Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2116017