266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herri-lurren ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2021eko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako herri-lurren ordenantzaren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2115933