266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2022ko ekitaldiko karga tasen onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.–2022ko ekitaldirako karga-tasa hauek onestea:

–Lurralde kontribuzioa: %0,22.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea 1,30.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %8.

2.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean indarra hartzea, eta indarrean jarraitzea aldatu edo indargabetzea erabaki arte.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arantzako udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Arantzan, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2115930