265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2021eko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 1/2021 aldaketaren espedientea (Eritze etxea konpontzeko lanak), aparteko kreditua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Eritze Atetzen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2116116