265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan xedatutakoarekin.

Obanosen, 2021eko azaroaren 16an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2116308