265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarria. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2021eko azaroaren 4an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarriaren espediente bat, aurre egiteko Mairagako Mankomunitatea osatzen duten bi ataletako langileen gastuen gorakadari.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2021eko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2115780