265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 4an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2021eko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2115779