265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tebas-Muru Artederretako alkateak, 2021eko azaroaren 9an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku uztea, 2021eko azaroaren 29tik abenduaren 12ra, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2115925