265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

2021eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, urriaren 18an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2022ko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Onetsitako plantilla organikoa Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan egonen da jendaurrean, https://oloriz.sedelectronica.es, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Oloritzen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

• Idazkaria (hutsik).

–Lan-kontratudunak.

• Administrari-ofiziala (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea (hutsik).

• Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2116108