265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua betez, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da eta, horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Gazolatzen, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2115923