265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2021eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2022ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu toki ogasunak).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2022ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2116115