265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2022ko karga-tasak

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen. Hona:

“Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak aldatu duela kontribuzioaren karga-tasa, eta ondorioz ehuneko 0,25 eta 0,50 artean egon behar duela.

Bat etorriz bederatzigarren xedapen iragankorrarekin: “Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino”.

Ikusirik 2021erako karga-tasa %0,20koa zela, %0,22ra igotzea proposatzen da, eta urtero gradualki igotzea legez ezarritako gutxienekora iritsi arte.

Gainerako zergetarako alkateak adierazi du 2021eko karga-tasak bere horretan mantendu nahi dituela.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak aho batez

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021erako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,22ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,40ko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %15,46ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2116004