265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari araubide hau ezartzea:

Alkatea eta zinegotziak: osoko bilkuretara agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100,00 euro ordainduko zaie osoko bilkura bakoitzeko. Diru kopuru horretatik behar adina atxikiko da PFEZerako. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko dira, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du, 2021eko urtarritalen 1etik atzeraeragina izanda. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera. Indarrean egonen da, Osoko Bilkurak horri buruzko beste erabaki bat hartu arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardetasun atarian argitaratu beharko da (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 20.3 artikulua), eta ordainsariak eta sariak argitaratzen den unetik sortuko dira, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2116002