265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketaren hasierako onespenean

2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, argitaratu zen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketaren hasierako onespena. Hartan akatsa badagoela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian: “Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa)”.

Honako hau behar du: “Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa)”.

Akats horrek ez du aldatzen erreklamazioak aurkezteko epearen hasiera. Beraz, epe hori 2021eko azaroaren 10aren eta 30aren artekoa izanen da.

Barañainen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2115994