265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4954E/2021 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita uztailaren 5eko 2640E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako gastua egiteko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 5eko 2640E/2021 Ebazpenaren bidez arautu zen Enplegu-zentro berezien bideragarritasuna hobetzen laguntzeko dirulaguntza.

Ebazpen horretan 700.000,00 euroko gastua baimendu zen guztira, 2021. urterako.

Aurrekontu ekitaldi honetan 7 eskaerari baietza eman zaie, eta emandako laguntza 628.151,46 eurokoa izan da. Gaur den egunean partidan dagoen erabilgarria 71.848,54 eurokoa da. Gaur egun eskaera bat dago emateko, guztira 7.500,00 euro egiten duena. Eskaerak aurkezteko epea itxita dago.

Hori dela eta, aurrekontuko partidako 50.000,00 euroko gastuari baimena kentzea proposatzen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honetan zenbateko honetako gastua egiteko: 2021eko gastuen aurrekontuko “COVID-19 Enplegu zentro berezietarako laguntzak” izeneko 950001 96100 4709 241116 partida. Baimena kendu beharreko zenbatekoa: 50.000,00 euro.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2116104