264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

2021. urteko jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2021eko azaroaren 11tik abenduaren 27ra izanen dela jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2021eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko abenduaren 27an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2021eko urriaren 10ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2116058