264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Terrazen gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko abenduaren 24ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko Terrazen 2021eko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko azaroaren 25ean kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116095