264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 24. artikulua aldatzeko. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 24. artikulua aldatzeko. Artikulu hori herrigune historikoko UC-1 unitatetik kanpoko lurzatietako eraikin osagarrietako sargune eta atzeraemanguneei buruzkoa da”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Obanosen, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115988