264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Mendabiako Udalak, 2021eko azaroaren 12an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkantea egitea herri-lurzatien lehentasunezko eta zuzeneko aprobetxamendutik sobratutako lurrak errentan emateko, zenbait lotetan eta hamar urterako.

Enkantea Udaletxean eginen da abenduaren 9an, ostegunez, 12:00etan. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da frogatzea hirurehun euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta inolako zorrik ez izatea Mendabiako Udalean.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria eta loteen zerrenda interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Mendabian, 2021eko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2116125