264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Udalbatzak, 2021eko urriaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen jarraian ageri diren ezaugarriak dituen enkante publikoa kudeatzea.

Xedea: enkantean jartzea Oibarko laborantzako herri-lurzatiak.

Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.

Adjudikatu beharreko unitateak: 4 lote, baldintza-agiriaren arabera.

Hasierako prezioa: 10,30 euro/erregua; gorako posturak 0,50 euro erregukoak.

Errentamenduaren aldia: 8 urte, erreserbako lotea izan ezik. Hori urtebeterako esleitzen da eta luzatzen ahal da hurrengo urteetan, gehienez ere 8 urtez.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.

Baldintza-agiriak: interesdunen eskura daude Oibarko Udalaren Idazkaritzan (Udaletxe plaza,1).

Enkantea non eta noiz egingo den: Oibarko udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun naturalean, 9: 30ean.

Oibarren, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2116109